XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama hizkuntzari dagokionez 1986 eta 1991 urteko datuak hartuz gero, nahiz eta bien artean urte tarte txikia izan, euskararen aldeko joera nabari da.

Ama hizkuntza euskara soilik dutenak gero eta gehiago dira; eta gaztelera bakarrik dutenak aldiz, gero eta gutxiago.

Ama hizkuntzatzat biak dituztenen kopurua igo egin da; eta azkenik aipagarri da ama hizkuntzatzat beste bat dutenen kopurua: nahiz eta urte hauetan zehar kopuru hau jaitsi egin den, Pasaian jende dexentek du portugesa edo galiziera ama hizkuntzatzat.

2.1. Pasaiako Biztanleen Hizkuntza Gaitasuna - Euskaldunak - Ia-euskaldunak - Erdaldunak